Etor zaitez
Landako auzoan gaude, iristeko eta aparkatzeko erraza den eremu batean. Ahaztu lekua bilatzen denbora galtzaz! Atean bertan edo lokalaren aurreko aparkalekuan aparkatu eta zure eskaera minutu gutxian jaso dezakezu.
Gure ordutegia
ASTEARTEA. 11:30 – 15:15
ASTEAZKEN ETA OSTEGUNA. 11:30 – 15:15 | 19:00 – 21:00
OSTIRAL ETA LARUNBATA. 11:30 – 15:15 | 19:30 – 22:00
OSTIRAL ETA LARUNBATA. 11:30 – 15:15 | 19:30 – 22:00
Telefonoz deitu
Erosoena zure plater gogokoenak agortu baino lehen ziurtatzeko. Deia hartu ezin badizugu, idatzi iezaguzu WhatsAppez.
Whatsapetik idatzi
Idatzi zure eskaera eta jasotzeko ordua baieztatuko dizugu.
Zerbait desberdina antolatu nahi duzu edo zalantzarik duzu? Utzi mezu bat edo idatzi basadurango@gmail.com emailera eta bao bat sukaldatzen dena baino azkarrago erantzungo dizugu.
OHIKO GALDERAK
Derrigorrezkoa da erreserbatzea?
Ez da derrigorrezkoa, baina azken orduan edo ostiral zein larunbatetan bazatoz, gomendagarria da; horrela, zure plater gogokoenak gordeko dizkizugu, gure produktuak agortu arte saltzen baititugu.
Kartarik baduzue?
Bi karta bereizi ditugu:
- Eguneko karta edo bitrinakoa: goizean bertan prestatu eta hoztutako platerak, nahi duzunean berotu eta goza ditzazun.
- Ostiral eta larunbat gauetako karta: unean bertan egindako hanburgesak, sandwich korearrak eta beste espezialitate batzuk eskaintzen ditugu bitrinako plater guztiez gain.
Menurik baduzue?
Bai, asteartetik ostiralera eguerdietan menua eskaintze dugu, eta gure Instagrameko storie-etan argitaratzen dugu.
Glutenik gabeko edo aukera begetarianorik baduzue?
Bai. Gure menuan ikus ditzakezu edo galdetu iezaguzu eta aholkatuko dizugu.
Zein da zuen ordutegia?
Gure ordutegi eguneratua orri honetan bertan ikus dezakezu, pixka bat goiago.
Nola jakin dezaket noiz dituzuen kartatik kanpoko platerak, ramena edo bowl-ak bezalakoak?
Gure Instagramgo istorioetan iragartzen ditugu; bertan partekatzen ditugu kartaz kanpoko plater guztiak.
Ospakizun bat dut, taldeentzako aukerarik baduzue?
Bai, gure plater arrakastatsuenen kutxak prestatzen ditugu. Ospakizunen bat edo ekitaldiren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan eta konpromisorik gabeko proposamena prestatuko dizugu.
Etxera eramateko zerbitzurik baduzue?
Bai, asteburuetan BAPOBAPOn aurki gaitzakezu. Astegunetan, eguerdian, WhatsApp bat ere bidal diezagukezu Durango edo Iurretan bazaude, zure eskaera etxera edo bulegora 14:00ak baino lehen bidal diezazugun.
Nola funtzionatzen dute takila hoztuek?
Amazonen takilak bezalakoak dira, QR kode batekin funtzionatzen dutenak. TADUko aparkalekuan (gure lokalaren aurrean) edo Azokaren ondoan daude. Bertara eraman diezazukegu janaria eskaera WhatsAppez egin eta Bizum bidez ordaindu ondoren. Horrela, nahiago duzunean jaso dezakezu.
Beste zalantzarik baduzu?
Bilatzen zenuen erantzuna aurkitu ez baduzu, Harremanetan jartzeko formulariaren bidez idatz diezagukezu edo posta elektroniko bat bidali basadurango@gmail.com helbidera. Pozik lagunduko dizugu.