IBILBIDEA
BASAko suetan Ekaitz aurkituko duzu, hamaika sukaldetan trebatu den Durangoko sukaldaria. Tokiko sukaldeetan, Euskal Herriko zein Madrilgo goi-sukaldaritzako jatetxeetan, eta enpresa zein sukalde pribatuetan esperientzia gastronomikoak diseinatzen ibilitakoa.
Hasierak
Pandemia ostean eta bi alaba txikirekin, Ekaitzek aurrez aurre egin zuen topo errealitate batekin: familiarekin jatetxe jakin batzuetara joatea oztopo-lasterketa bat zen, eta, batzuetan, aurpegi txarrez betea.
Geure buruari galdetu genion: Zergatik hautatu behar dugu Durangon sukaldaritza mota bakarra? Zergatik izan behar du etxera eramateko janariak aspergarria edo kalitate baxukoa izatearen sinonimo? Eta zergatik ez fusionatu munduko merkatuetan zoratzen gaituzten joerako platerak ondo landutako bertako produktuarekin?
Horrela jaio zen Basa
Gaur egun, Ekaitzek eta lan-taldeak esperientzia hori guztian oinarrituz, take away formaturako pentsatutako platerak diseinatzen dituzte.
Plater bakoitzaren atzean, zuekin batera BASAko kide diren pertsona gogotsu eta profesionalak daude.