GURE KARTA
Ez dugu inoren araurik jarraitzen. Munduko joerarik berrienak geure herrira dakartzagu, hemengo produktuekin geure erara interpretatuta, merezi duzun gastronomiaz goza dezazun.
Egunero pizten ditugu suak, sukaldetik irten eta janaria zure mahaian edo nahi duzun tokian prest egon arteko denbora tartea laburrena izan dadin. Horregatik, janaria amaitu arte aritzen gara lanean. Ez dugu gehigarriz eta kontserbatzailez betetako plateren stock ilimitatu batekin lan egiten; hemen produktu freskoa, talentua eta sua baino ez dago.
Irakieta-ordutegi osoan zehar eskuragarri (agortu arte). Prestatu berri dagoen janaria, nahi duzunean jaso, berotu eta gozatzeko prest.
larunbat eta igandeak
Suak piztu eta zure eskaera unean bertan sukaldatzen dugu. Plater beroak, eraman eta nahi duzun lekuan gozatzeko prest.
asteartetik ostiraleral eguerdietan
Astero gure proposamena aldatzen dogu egunean bertan produktu freskoaz prestatutako platerak eskaintzeko.